Get all 6 MURGI releases available on Bandcamp and save 35%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Hain zuzen ere, Jitoan, Sargia, dUAL [2/2]: beharrezkoa da...hutsa, dUAL [1/2] : GORDEKA, and Trobador.
1. |
Horeba gira!
02:36
|
|
||
2. |
Bizi-heriotz hazi
04:31
|
|
||
BIZI HERIOTZ HAZI
Orain berantegi da
eginak egina
jakin duzu egia
gaixo erregina.
Engainu irentsia
irriz apaindua
bainan irtenezina
ta inoiz zaindua
jada albaindua.
Sorta batekin hasi
hala ere aski
jariakinak nahasi
bizi heriotz hazi
Hobengabea zena
fidatzeko hobendun
kutsatuen azkenak
itzultzerik ez du.
Bakarrik sofritzea
ahalgez gordeta
urrunduko direla
behin jakin eta...
|
||||
3. |
Goxo-goxo eroso
04:12
|
|
||
GOXO-GOXO EROSO
Maite dudan emea
ez da enea.
Egindako semea
ez da nerea.
Bizi naizen etxean
bankuarena.
Ta dudan ametsa
ez berehala.
Eroso eroso, zein goxo-goxo
ttotto-lolo
bihurtzen pottolo.
Bizimolde errexa
ez da neretzat.
Larruzko kanapea
oino dendarena.
Jasandako legea
ez da nerea.
Gaztetasun epea
dago gibelean!
Abere salbaia
da zoriona.
Zinez mantsogaitza
ez baita gizona.
Gehiegi miretsi
ez aski merezi.
Nahi duzu irentsi
ezin duzu hezi.
|
||||
4. |
Mendekotasunak
04:01
|
|
||
Mendekotasunak
Denek eskatzen independentzia
gora gora ukabila
tipus tapas gabiltza
etortzen zait ideia:
Mendekotasunak,
baitezpadakoak
hautatzen ditugu edo gaituzte(nak).
Nik maite dut bizioa
ez deno bilakatzen adikzioa.
Batzuk daude xintxo-xintxoak
ni erraila bixintxotan!
Ahal bezala dibertitzen naiz
beti kasu egin...aski zait!
Euskaldun funky parranda style
Igarokorrak, iragaitzaz
gaur irri egin eta bihar fini da
|
||||
5. |
Mistizismoa
04:55
|
|
||
MISTIZISMOA
Arbasoen gomutak
sustraien pisua
gizaldien izuak
fobiaz itsuak.
Biziaren alegia
begien hegian
naturaz gain agian
ikusgaitzezko argian.
So egin Euskal Herria
sorgin, aztikeriak
pentsaketa ertsiak
denak erreak, hilak...
Zergaitik beti zapuztu?
Ez zaizu behin gertatu?
Ez duzu nahi erkatu?
Espiritua makurtuz
kate herdoilak apurtu
gehiagorik ez beldurtu
ikusezina gurtu
ikusezina agurtu...
Betidanik betiko isuri
irudimenezko iturri.
Halabeharra itzuri
Indar oro bildurik
zortea itzuli
begi izuti
supituki
ikusi
utzi
busti
zin
|
||||
6. |
Maitia
04:11
|
|
||
MAITIA
Maitia goxoago nahi nauzu
bainan nik zintzoki ezin dut.
Gizartearen bihurkeriek
manatzen naute panpina jostatzen.
Nahi baduzu zurekin/ osoki izaitia.
Hemendik orain aldegin dezagun.
Mendi gailurrera segi nazazu.
Naturaren besoetan bat egin.
Ametsetako emazte guziak
zure gorputzan miretsiko ditut.
Hemen gaudeno nahikeriek
nahia baino azkarragoak dira!
Barneratzen naute...
begitan ez nazazu har...
|
||||
7. |
Itsasoko iloba
04:01
|
|
||
ITSASOKO ILOBA
Itsasoko iloba
tamalez naiz jaioa.
Mareen jarioa
behera eta gora
pausarik gabekoa
kordokazko bihotza
suzko amodioa
doi doia hunkitua
noiz arte eutsiko da?
|
||||
8. |
Beharrezkoa da...hutsa
05:08
|
|
||
BEHARREZKOA DA... HUTSA
Delako “Izarren hautsa”
garaitzeko ahotsa
beharrezkoa da hutsa
biziak har dezan funtsa.
Asmamena itoa da
asmatze handien falta.
Pitoa zen xitoa
jakintsu omen da alta!
Inoiz ez menpeko
Ez naiz izanen zure esklabo
Orain nator, nago zuri so!
Orain nabil zure mundura...
Olentzeroren ikatza
pantaila dadin bilaka.
Pozoin sabore mikatza
hedatzen zaigu milaka
Xarea dugu zabaldu…..jabaldu.
Hurkoengandik banan-banan...banandu.
Teklatua laztanduz
beste gauza guziak ahaztu.
Burmuina anpatuz
oh….ahal banu
“escape” tekla zapatu
ordinagailua paretaren kontra zanpatu
ta orain zuen aurrean kantatu
Inoiz ez menpeko
Ez naiz izanen zure esklabo
Orain zuri, zaude neri so...
Orain zato nire mundura!
|
||||
9. |
Ba eta Ez
03:40
|
|
||
BA ETA EZ
BAKOITXAREN EZPAINETAN
EZKONEZINAK BAITIRA
BAIEZTAPEN TA EZBAIAK
EZTANDA ETA BAKEA
BAIEZTATU, EZEZTATU
EZTABAIDA BALIAGAITZA
BALEKIBALE EZKUTATU
EZEZKOAREN BAITAN
|
||||
10. |
Tico (Trobador remix!)
02:25
|
|
||
11. |
|
|||
12. |
Gauak deitzen nau
04:04
|
|
||
GAUAK DEITZEN NAU
Gauak deitzen nau
Larunbat berjiten gaur
Arduak berpizten garruz
Kantuak berbiltzen gartsu
Hantua sentitzen Bacchus
Garuna eztitzen, malgu
Barkua elkitzen galdu
Lauak ez nintzen sartu
Gastuak segitzen kasu
Jauna beztitzen mamuz
Traputzar nenbilen makur
Mahumak, eritzen nauk
Alua eki zen hantxu
Ahula, etsipen , agur
|
MURGI PV, Spain
"Jitoan" , gure 5. diska aurkezten dizuegu, hirukote moduan eginik (bateria, baxu, gitarra elektrika)
Streaming and Download help
If you like MURGI, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp