Get all 6 MURGI releases available on Bandcamp and save 35%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Hain zuzen ere, Jitoan, Sargia, dUAL [2/2]: beharrezkoa da...hutsa, dUAL [1/2] : GORDEKA, and Trobador.
1. |
Zazpi bertso unibertso
04:16
|
|||
Oihan beltzean barna
Orbela artean
Marrazten da aztarna
Urrats bakoitxean
Hiriaren diztira
Pizten da gauean
Arkaitzetatik begira
Deitzen nauenean
Ote eta iratze
Gibelean utziz
Harrizko borda pentze
Gorosti ta urritz
Hiriaren diztira
Nahi zuen ezagutu
Argiari begira
Mendia da mutu
Maldan behera doa
Erreka uharka
Arkaitzari saltoa
Eginaz marmarka
Uretan igerika
Delarik murgildu
Mendiaren kitzika
Jestu horrek hil du
Bertzaldera heltzean
Lur berria lortu
Mendia da atzean
Hiria da nortu
|
||||
2. |
Patraseko Tico
02:35
|
|||
Zure banjoa dilindan, musikari leiala
Nork errango zintuen arrazoin ez zinuela ?
Askok zioten bai…leloa zinela !
Leloa niretzat ez…doi-doi originala!
Maiz zugan pentsatzen dut, noiz gara topatuko?
Noiz duzu banjoa hemendik hurbilduko?
Gaur zoragarri batez Greziako Patras hartan
Tico lagunarekin, irri, kantuz ta dantzan
Florida utzi zinuen ta txapela buruan...
Besteeri zabaltzeko ihizian munduan !
Maiz zugan pentsatzen dut, noiz gara topatuko?
Noiz duzu banjoa hemendik hurbilduko?
Lantzeko dantza hura hasiera bat izana zen
Sirtaki ta flamenko gustora zinituen nahasten
Doinu goxo horiekin edan erre ginuen
Goiza heldu zela ta…loak hartu gintuen
Maiz zugan pentsatzen dut, noiz gara topatuko?
Noiz duzu banjoa hemendik hurbilduko?
Zure zain gaude hemen, zerua da lekuko
Irriz kantuz ta dantza zurekin berritz Tico!
|
||||
3. |
Dama bat
03:35
|
|||
Bada dama bat
Ama zahar bat
Zahar-zaharra
Alta, lan ta lan
Karraskan
Hankak azkar
Abarkak zakar
Tarrapatakan pattarrarantz
Garra zabal
Zalantza balantzak
Dantzan zaraman
Barna aska, zama laga, arnasa harran
Ta kantazan apal
Barna aska, zama laga, arnasa harran
Ta apal kantazan
|
||||
4. |
Zoriona
04:20
|
|||
Nork ez du bere zoriona nahi?
Denak dira karraska karrikan
Nazioarteko helburua
Urrezko pipitak bezain arraroak!
Ni ere luzaz nenbilen
Ezker ekuin begiak kili-kolo...
Haizea bezain aldakorra
Egunero dagit kilimona!
Noiz goxatuko....dugunaz?
Gau batez gibelerat nagidana
Xoko batean gurutzatua nuen
Musika alkola kearen artean
Pindar horiek nire garra piztu zuten
Geroztik gordetu behar dut
Ohartzean lapurtuko didate
Bainan orai kanpoan naizelarik...
Nik ez dut, ez dut norabiderik
Bilatu
Atseman
Botatu
Nigarrez izan
Noiz goxatuko ?
|
||||
5. |
Pette
02:36
|
|||
Pette zen
Ez lege ez fede zeken
Dener ments dener ken
Etzen betetzen
Pette zen
Bele beltz
Pertzez pertz Perez
Ezer ere etzenez
Ezen Pette zen
|
||||
6. |
Ene anaia galdua
03:06
|
|||
Gauetan beti heldu haiz
Ene anaia galdua.
Malkoek sekretuak
Ez dituzte salatzen maiz.
Zuek bertzea baztertu
Edo bera atzerritu
Ta nik bazterrak aztertu...
Aztarnak...nun?...desagertu!
Zendu bizi baino lehen
Barneko bero denetan
Heriotzezko hotzean
“Amen, zu hor ta ni hemen... „
Oroitzapena mingotza
Zelula bertan egona
Kontzientzian nindoan
Amnesiaren hobian
Beldur sentimen askotan
Egun atsemaitekotan
Azkenean orain noa…
Arin, lasai ta sanoa…
|
||||
7. |
Alai
03:48
|
|||
Alai gaztetxo bat zen
aurpegi lehuna
bihotza aratza
lapurdiko herrietatik zebilen
kantuak banatzen
ez zakien besterik egiten
ez zion besterik irakasten
Alta zoriontsu bizi zen
Libera bat edo birekin janaria erosten
Bere hatz mehetatik
Musika tresnen gainean xirrixtatzen
Guttiren beharrean, guttiz asetzen
Musikaz goxatzen
Zueri pentsatzen dut
Zuen kantuak nahiz ta ez entzun
Izan duzue falta zaidana
Zuen pasioaz hartzeko kuraia
Zuen bizimoldea
Egiazki artista batena
Eszena pollitenetatik hain urrun
Ez zaiteztela urtu
ARTEA jalgi hadi plazara
KALEA izan hadi galeria
ESKOLAN aski da geldotasuna
DENERI orain sortzaileen lana!
Musikari ahaztuak
Sekulan ez ezagunak
Bero itzazue belarriak
Arazten bihotziak
Amesten karrikak!
|
||||
8. |
Haro aroaz harro
03:02
|
|||
Denborak lokarrarazten
Loaren erdian
Jabalaren ondoren
Dakarzu ekaitza
Que la belleza te llene
Toca hasta que la musica te lleve
Lehen unez ze iraultza
Estas manitas que bailan
Lehen hiztez ze ahotsa
Estas palabras que tocan
En un breve espacio
Temporal y precioso
El big-bang fue tan preciso
Que la luz aparecio
Un dia como otro
La flor abre sus ojos
Entonces nos preguntamos
Como ocurrio tal milagro
Toca, toca trobador
El dolor y el amor
No son solo palabras
Dentro de estas decimas
|
||||
9. |
Gaua heldu da
03:49
|
|||
Gaua heldu da
Eguna aspergarria dakar
Azkenean jendea etzaten da
Barneko munduan jalgitzen zait
Nirekin egoten ahal naiz...
Sumatzen ditudan
uhain bortitzak jabaltzean
nihauri barne ispiluan mintzo naiz
nihori mintzatzeko nahian
orri xuri baten aintzinean naiz
Zer pentsa ? Zer erran ?
Zer kantatzeko modua?
Bihar harreman faltsuak, nagusi makurrak
Garen kontsumitzaileak amildegian
Kutsaduraren kontra noiz arte bihurtuko naiz?
Buru gabeko gorputzen gidariak
Hustu nahi naiz
Hastu nahi naiz
Bainan ezin dut
Zuen eskutan
Nire sustraiak tulunbioan
Zut-zut
Hustu, hastu, ezin dut!
|
MURGI PV, Spain
"Jitoan" , gure 5. diska aurkezten dizuegu, hirukote moduan eginik (bateria, baxu, gitarra elektrika)
Streaming and Download help
If you like MURGI, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp